Gizarte harremanak pertsona edo taldeen artean garatzen diren harreman edo interakzioak dira, bizitzaren edozein arlotan, informalak nahiz formalak, adostasunez eta modu partekatuan, gizabanakoen beharrizan, interes edo helburuak betetzea helburu dutenak, eta beraz nolabaiteko zentzua edo esangura dutenak. Ez dira gizarte harremanak, beraz, iraunkortasunik gabeko pertsonen arteko kontaktuak, arrasto edo aztarnarik uzten ez dutenak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, relaciones sociales.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.
Harreman esporadikoakSexu-harreman esporadikoak (latinezko sporadicus eta antzinako grezierazko σποραδικος , "sporadikos", literalki "sakabanatua") pertsona batek aldiro bikotekide batekin edo ezberdinekin izaten dituen sexu harremanak dira, iraunkortasunezko konpromisorik eta lotura emozional…
Pertsonen arteko harremanak (harreman pertsonalak)Pertsonen arteko harremanak edo harreman pertsonalak pertsonek izaki sozial gisa beste pertsona batzuekin eratzen dituzten lotura gutxi gorabehera sendoak dira, maila emozionalean edo besterik gabe interes eta helburu…