Gizarte errealitatea gizarte jakin batean izaten diren harreman (adibidez, bikote-harremana) eta erakundeen (adibidez, familia) ezaugarri komun eta partekatuek osatzen duten munduaren zatia da, soziologoaren ikuspegi objektibotik nahiz, gizarteko kideen bizi-esperientzia gisa, ikuspegi subjektibo eta fenomenologikotik. Gizarteari begirada finagoa emateak eta pertsonen eta taldeen bizipen partikularrek errealitate sozial espezifikoak edo mikromunduak osa ditzakete.
Loturiko artikuluak
Gizarte dinamikaGizarte dinamika gizarte erakuntza-, garapen- eta aldaketa-prozesuak biltzen dituen ikuspegi soziologikoa da, gizarte subjektu eta eragileen arteko gizarte-harremanak aintzat hartzen dituena, bai eta ingurunearekikoak ere, prozesu horien eragile…
Gizarte hausturaGizarte haustura edo haustura soziala gizatalde edo klase sozial batetik beste batetik bereizten duen distantzia sozioekonomiko eta kulturala da, horrenbesterainokoa non klase sozial edo gizatalde bat bazterturik, gutxietsirik…
Gizarte antolakuntzaGizarte antolakuntza edo gizarte antolaketa gizarteak gizabanakoei rolak esleitzen dizkien mekanismo eta harremanen multzoa da, rol horiek garatzeko eratzen diren gizarte instituzioekin batera. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, organización social.