Giza Kapital Indizea edo Giza Kapitalaren Indizea (GKI) herrialde edo eskualde batean bertako herritarren potentzial ekonomikoa neurtzen duen adierazle sintetikoa da, puntu kopuru baten bitartez zehazten dena. Faktore edo dimentsio hauetan oinarritzen da: 5 urtera arte bizirik irauten duten haurren portzentajea, haurren hazkuntza osasuntsu, 18 urtetako eskolatze-tasa, hezkuntzaren kalitatea eta helduen biziraupen-tasa 15 urtetik 60 urtera bitartean. Indize honetako lehenengo postuetan dauden herrialdeak dira Singapur, Hong Kong, Japonia eta Hego Korea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Human Capital Index (HCI); gaztelaniaz, Índice de Capital Humano (ICH).
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Pertsonalaren errotazio-indizeaPertsonalaren errotazio-indizea edo lan errotazio-indizea aldi batean zehar enpresa batera sartu diren langile berrien eta aldiko langile kopuruaren arteko zatidura, gehienetan portzentajean adierazita. Adibidez, enpresa batek urtearen hasieran…
Kapitalaren intentsitateaEkonomian, kapitalaren intentsitatea jarduera ekonomiko batean kapital fisikoak duen erabilera-proportzio erlatiboa da, ekoizpen faktore gisa, beste kapital aldaera batzuekin alderaturik, hala nola giza kapitalarekin. Kapitalaren intentsitate handia duen…
Giza Garapenaren Indizea (GGI)Giza Garapen Indizea edo Giza Garapenaren Indizea (GGI) komunitate, eskualde edo nazio bateko herritarren bizitza-kalitatea eta ongizatea, hitz batean giza garapena, neurtzen duen adierazle sintetikoa da. Zehatzago, Giza…