Gida aurrekontua enpresako arlo guztietako aurrekontuak jasotzen dituen agiria da, enpresak ezarritako helburuen arabera. Gehienetan urtebetera aurreikusita, enpresak helburu gisa planteatu dituen salmenta kopurutik abiatzen da, eta gero salmenta horietarako beharrezkoak diren ekoizpen-aurrekontuak, inbertsio-aurrekontuak, lan-aurrekontuak eta erosketa-aurrekontuak jasotzen ditu. Halaber, aurrekontu horietarako guztietarako beharrezko izango diren finantza eta kutxa-aurrekontuak jaso behar ditu.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, presupuesto maestro.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zero kupoiaZero kupoi bonoak aldiro interesak sortzen ez dituzten bonoak dira, eta horren ordez deskontuarekin jaulkitzen direnak. Inbertitzaileak bono horietan jasotzen duen ordainsaria bonoaren nominalaren eta jaulkipen-prezioaren arteko diferentzia…
AurrekontuakAurrekontua edo aitzinkontua garatu beharreko proiektu bateko gastu edo diru-irteeren aurreikuspena da, maiz proiektu horretan aurreikusten diren diru-sarrerekin batera osatzen dena (ikus, gainera, inbertsio-proiektu).. Maiz, aurrekontuak ekitaldi ekonomiko…
Zero oinarriko aurrekontuakZero oinarriko aurrekontuak aurrekontuak egiteko metodologia da, aurrekontuetan aurreikusitako gastuen efizientzia bilatzen duena, aurreko ekitaldietako aurrekontuetatik abiatu gabe, eta izenak adierazten duen bezala zero edo hutsetik abiatuz, kostu…