Gerriko gorria XX. mendean zehar hiri handietako aldiri eta inguruetan garatu ziren klase langile eta behartsuen herri eta auzuneak dira, hirietako erdigunea inguratzen zutenak, eta orokorrean ezkertiar joera politikoa zutenak, bereziki Alderdi Komunistari atxikiak. Bereziki Parisko gerriko gorriari ("ceinture rouge") egiten zaio erreferentzia, Paris inguruko herrietan komunistek agindu baitzuten XX. mendeko hainbat hamarkadetan zehar.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Matxinada gorriaMatxinada gorria (gaztelaniaz, "subversión roja") frankistek 1936ko kolpearen ondoren nazionalen aurka ekin edo besterik gabe nazionalen alde azaldu ez ziren pertsona, kolektibo eta erakundeen jardun politiko oro izendatzeko…