Lekualdatze behartuak pertsonek, indibidualki, bere familiarekin edo gizatalde baten barnean, beren borondatearen aurka, gerra, hondamendi edo jazarpenaren ondorioz, beren bizitokia aldatu eta segurtasun bila beste leku batera joan behar izatea da. Lekualdatze behartu baten ondorioz, pertsonak babestoki bat aurkitzen duenean, errefuxiatua dela esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, desplazamientos forzosos, traslados forzosos.
Loturiko artikuluak
Gainordezkapena (soziologia)Gainordezkapena aukeraketa batean (adibidez, batzorde batean pertsonak edo ikasliburu batean artelan esanguratsuak aukeratzean) kategoria bateko elementuek, izan subjektu izan objektu, duten nagusitasuna da, beste elementuen aldean, populazio edo…
ErrefuxiatuakErrefuxiatuak edo iheslariak, gerratik edo euren herrialdetan pairatzen duten jazarpen edo indarkeriatik ihesi, beren bizitokitik alde egin (ikus: lekualdatze behartuak) eta beste leku batera babes bila iristen diren…
Lekualdatze-lehiaketaLekualdatze-lehiaketa administrazio publikoetan aldiro zabaltzen den prozesua da, lantokiz aldatu nahi duten langileak euren merezimenduen arabera sailkatu eta haiei hutsik geratu diren lanpostuak esleitzeko. Lekualdatze-lehiaketa bati esker lanpostu…