Gerontokrazia agintariak agure edo adineko pertsonak diren gobernu-sistema da, bereziki haien esperientzia eta jakituriagatik aukeratuak. Hedaduraz, agintari horien multzoari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Erromako senatua, esaterako, adineko pertsonek osatzen zuten gehienbat, senatariak magistratu izandakoen eta familia nobleen pater familias izeneko patriarken artean aukeratzen zirelarik. Ameriketako indigineen artean ere, agureei egiten zaie kontsulta tribuko gaiei buruz erabakitzeko.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
AristokraziaAristokrazia pertsona gutxi batzuek, guztietatik ustez onenak direnek, zuzendutako gobernu-mota da. Hedaduraz, pribilegioak atxikizten dituzten pertsona gutxi batzuk osatzen duten taldeari ematen zaion izena ere bada. Antzinako Grezian…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…