Genero-ikasketak (gender studies)


KategoriakSoziologia

Genero-ikasketak, ingelesezko gender studies izenez ezaguna nazioartean, generoa sexuan oinarritutako eraikuntza soziala delako printzipiotik abiaturik, generoaren araberako desparekotasunak eta diskriminazioak ikertzen dituen diziplinarteko jakintza-arloa da. Horren aurrekarika XX. mendearen erdialdean daude, Simone de Beuavoir filosofo frantsesaren eskutik, emakume izatearen inguruan egin zituen hausnarketekin, haien erausgarri "norbera ez da emakume jaiotzen, emakume bilakatzen da" esaldi ospetsua delarik. Ekarpen konkretu horretatik eta beste batzuetatik haratago,1970eko hamarkadan eta Estatu Batuetan eratuko ziren, ordea, genero-ikasketak jakintza-arlo osotu eta autonomo moduan, generoaren kontzeptualizazio sendoa garatuz Ann Oakley soziologoaren eta Joan W. Scott historialariaren eskutik, besteak beste. Judith Butler (1956- ) izan da jakintza-arloanren teorialari garrantzitsuenetakoa.

194 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.