Gehiengo kalifikatua, gehiengo kualifikatua edo gehiengo berezia erabaki koletibo bat bozketa bidez hartzeko eskatzen den betekizun berezia da, gehiengo osoak (botoen erdiak baino gehiago) baino boto gehiago eskatzen dituena, hala nola bi hereneko gehiengoa. Bereziki erabaki garrantzitsuak hartzeko eskatzen den gehiengoa da, kontsentsu edo adostasun ahalik eta handiena bilatzea beharrezko irizten denean.
Loturiko artikuluak
Maximalismoa (politika)Agian maximalismoa artean bilatzen ari zinen. Politikan, maximalismoa muturreko jarrera da, norberaren ideologia eta printzipioak azkeneraino eramaten dituena, desberdinak diren ideiak guztiz baztertuz eta haiekiko kontsentsuari uko eginez.…
-
Kontsentsua (adostasuna)Ekintza kolektiboetan, demokrazia ezinbesteko baldintza bilakatu da garaiotan erabaki horren zilegitasuna ziurtatzeko. Hala eta guztiz ere, erabaki hartze demokratikoa, berdintasunean egindako bozketaren bitartez hartutakoa, ez da gatazkak ekiditen…