Gehiegizko eskaria (asegabeko eskaria)


KategoriakEkonomia

Gehiegizko eskaria edo asegabeko eskaria, ondasun baten prezio jakin batean kontsumitzaileen eskaria ekoizleen eskaintza baino handiagoa denean gertatzen den egoera ekonomikoa. Egoera horretan, prezioak igo ezin direnean eskaria txikitu eta eskaintza handitzeko, eskaintzaren eta eskariaren legeak ezartzen duen oreka-preziora heltzeko hain zuzen, eskasia gertatzen da.  Praktikan, gehiegizko eskaria gobernu batek prezio maximoak ezartzen dituenean gertatu ohi da, ilarak eta merkatu beltz alternatiboak sorraraziz horrela. Merkatu-arrazoietatik kanpo, gehiegizko eskaria edo zehatzago eskasia deitu behar genukeena hornikuntza eragozten den edo ezinezkoa den egoeretan gertatzen da, hala nola hondamendietan eta gerretan.

Beste hizkuntzetan: ingelessez, excess demand; gaztelaniaz, exceso de demanda, demanda insatisfecha

192 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.