Garbiketa etniko giza populazio baten aurka burutzen den jazarpena da, euren bizitokietatik beste lurralde batzuetara mugiarazteko, bizitokia duten lurraldea garbitu nahian, arrazoi politiko edo erlijiosoengatik eta populazio horren jatorri arrazazko edo etnikoan oinarrituta. Jazarpena populazio horretako kideen hilketaraino heltzen denean, genozidioa dela esaten da. Espresioaren egokitasuna eta zilegitasuna eztabaidagarria da, lurraldea garbitu egin behar dela suposatzen duelako, eta beraz nolabait garbitzailearen eta genozidaren ikuspegia bereganatzen duelako. Terminoa 1990eko hamarkadetan erabiltzen hasi zen Jugoslaviako Gerretan, musulman eta beste gutxiengo etnikoaren aurkako eraso eta jazarpenak burutu zirenean.
Loturiko artikuluak
DeportazioaDeportazioa pertsona edo pertsona-talde bat, bereziki atzerritarra denean, herrialde batetik kanporatzea da, bere jatorrizko herrialdera edo beste herrialde batera, bertako agintariek hartutako erabaki administratibo edo penal baten ondorioz,…
UrbizidioaUrbizidioa ekintza militarren ondorioz hiri batek jasaten erabateko suntsiketa da, nahita eragindakoa, maiz bertako populazioaren aurkako genozidio eta gizadiaren aurkako krimenekin batera. Suntsiketa fisikoaz gainera, urbizidioak bertako hondamendi…
Genozidioa eta genozidakGenozidioa gizatalde etniko, erlijioso edo nazional bat sarraskitu edo garbitzeko asmoarekin egindako ekintzen multzoa da, gehienetan estatu baten eskutik zuzenean edo honen jarrera axolagabearen bitartez. Genozidioa bat zuzendu,…