Garapen ekonomikoa Barne Produktu Gordinaren hazkunde iraunkorra da (ikus, hazkunde ekonomikoa), berrikuntzak eta produktu eta merkatu berriek ekarritakoa, aldi berean sistema ekonomikoaren potentziala handitu, bereziki ekoizpen-ahalmena gehitu eta gizartearen ongizatea hobetzen duena. BPGa handitzeaz gainera, garapen ekonomikoak aurrerapen teknologikoa, bizitza-kalitatea, bizitza-itxaropena, hezkuntza-sistema zabalak ere biltzen ditu.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Garapena eta azpigarapenaIkus, gainera, Gardenki: Garapena eta azpigarapena Garapen ekonomikoa eta azpigarapen ekonomikoa herrialde edo eskualde bati buruz makromagnitude eta adierazle ekonomikoetan oinarrituta ezartzen diren kategoriak dira. Hain zuzen, garapen ekonomikoa…
Gardenki: Garapena eta azpigarapena (Egitura Ekonomikoa)Hemen, PDF formatoan, garapenari eta azpigarapenari buruzko diapositiba batzuk dituzu, bi kontzeptuak sinple eta gardentasunez ulertzen laguntzen dutenak. Bereziki baliagarriak Egitura Ekonomikoa izeneko irakasgaia jarraitzeko, Donostiako Ekonomia Fakultatean,…
Garapen-poloakGarapen-poloak administrazio publikoaren aldetik bultzatzen diren eremu geografiko txikiak dira, azpiegiturak eraikiz eta inbertsioak bideratuz, bereziki industria sektorean, inguruko eskualde zabalean eta herrialde osoan hazkunde ekonomikoa bultzatzeko asmoz…