Geografian, gratikula mapa baten gainean irudikatzen den lerro sarea da, paraleloek eta meridianoek osaturik, eta puntu geografiko baten kokapena zehazten laguntzen dutenak.

Galerna, enbata ere deitua, Kantauriko ekialdeko kostaldean, bereziki Kantabriatik Baionara bitartean, gertatu ohi den denborale edo ekaitz gogorra da, ipar mendebaldeko haize gogorrekin, itsasotik datorren fronte hotz batek eragindakoak. Bereziki udaberrian eta udazkenean gertatu ohi da eta bere ezaugarri nagusiak dira minutu gutxitan gertatzen diren tenperaturaren jaitsiera azkarra eta bat-batean gertatzen den haize-aldaketa zeru oskarbiarekin hego aldeko haize fin eta epeletatik 100km/h-ko ipar mendebaldeko haize boladetara aldatuz, borraskaren erlojuko orratzen aurkako norabideko errotazio-mugimenduak eraginda.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.