Gaizkiaren (edo gaitzaren) banalitatea, gaizkiaren hutsaltasuna, gaizkiaren hutsalkeria edo gaitz hutsala Hannah Arendt filosofoak (1906-1975) naziek juduen esterminioa burutzean erakutsitako normaltasuna izendatzeko asmatutako esamoldea da. Terminoa Adolf Eichmann naziaren epaiketara bertaratu ondoren asmatu zuen, Eichmann Jerusalenen liburuan (1963). Eichmannek milaka eta milaka judutarren hilketaren erantzulea izan zen eta hala ere epaiketaren ondoren, Arendtek garbi ikusi zuen Eichmann ez zela ez errudun, ez errugabe, makina totalitario baten pieza bat baizik. Geroztik, gaizkiaren banalitatea gaizkiaren kontzientzia eza adierazteko erabili izan da, ideologia totalitarioek gure banako kontzientzia deusezteko arrsikuaz ohartaraziz, ongia eta gaizkia bereizten ahaztu arte.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Abantaila absolutuaEkonomian eta ondasun bati buruz, herrialde batek beste herrialde baten aldean abantaila absolutua duela esaten da, ondasun hori baliabide gutxiagorekin eta beraz kostu txikiagorekin ekoizteko gai denean. Kontzeptua…
Gaitz absolutuaGaitz absolutu edo gaitz erradikalaren kontzeptuak, muturreko eta demaseko gaitzaren adiera arruntetik haratago eta pertsonen bizitzan duen eragina aintzat hartuta, gaitz horren izaerari eta jatorriari buruzko analisi filosofikoaren…