Gaitasun ilokutiboa egoera batean adierazi nahi dena, komunikazio-asmoa alegia, hizkuntzaz adierazteko gai izatea da, esamolde eta esaldi adierazkorrak baliatuz; adibidez, maitasuna adierazteko, hiztuna "maite zaitut", "atsegin zaitut" eta antzeko esaldiak adierazteko gauza denean. Hala ere, hizkuntza-komunikazioa egokia izan dadin, hots, gaitasun pragmatikoa osoa izateko, hiztunak gaitasun soziolinguistikoa ere garatu behar du, hau da, bere komunikazio-asmoa gauzatzeko erabiltzen dituen esaldiak testuingurura modu egokian moldatu behar dira; arestiko adibideari helduz,maite den pertsonari "maite zaitut" esatea lagunen arteko giroan desegokia izaten da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa pertsona batek hizkuntza batean diskurtsoa osatu edo hizketa eta idazketa modu egokian egiteko gaitasun edo konpetentzia da, ohikoak diren komunikazio-egoeretan. Hizkuntza-gaitasuna osatzen duten funtzio nagusietako bat…
Gaitasun soziolinguistikoaGaitasun soziolinguistikoa pertsona batek hizkuntza jendartean eta gizartean erabiltzeko gaitasuna da, bere hizketa eta idazketa egoera bakoitzaren erabilera-eremu edo testuingurura moldatuz, kasu bakoitzean gramatika-arauetatik haratago arau kultural eta…
Hizkuntza-erabileraHizkuntza-erabilera testuinguru edo egoera sozial jakin batean hizkuntza erabiltzeko modu berezia da. Ildo horretatik, hizkuntza-erabilera hizkera, mintzamena eta pertsona edo talde txiki bati dagozkion beste hizkuntza-fenomenoak barnehartzen ditu…