Gainustiapena edo gainesplotazioa, gehiegizko ustiapen edo esplotazioa ere deitua, izaki bizidunen birsorkuntza ahalbidetzen ez duen baliabide naturalen ustiapen ekonomikoa da. Adibidez, egurraren gehiegizko ustiapenak basoen berritzea eragotzi eta deforestazioa ekar dezake; gehiegizko arrantzak, itsasoko espeizeen urritzea eta azkenean horien desagerpena eragiten du, harrapaketek arrain eta beste espezieen ugalketa tasa gainditzen dutelako. Gainustiapena estraktibismoaren eta kontsumismoaren ondorioetako bat da, egun kapitalismoaren garapen modu nagusia dena.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, overexploitation; gaztelaniaz, sobreexplotación.
Loturiko artikuluak
EsplotazioaAgian, esplotazioa adiera ekonomikoan (ustiapena) bilatzen ari zinen. Esplotazioa pertsonak beste baten probetxu bidegaberako erabiltzen direnean gertatzen den egoera da, dominazioa eta zapalkuntza erabiliz. Era askotako esplotazioak daude:…
Ustiapena (ustiaketa, esplotazioa)Agian, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategia bilatzen ari zinen. Ustiaketa, ustiapen edo esplotazio ekonomikoa baliabide naturaletan oinarriturako jarduera ekonomikoa da, jarduera horietatik lehengaiak eskuratu eta prozesatzeko helburuarekin. Meatzaritza, arrantza, nekazaritza,…
Gainarrantza (gehiegizko arrantza)Gainarrantza arrain espezie bat itsas eremu batean populazio egonkor baten tamaina atxkitzeko ezintasuna, gehiegizko arrantzak ugalketarako ahalmenari gailendu egiten zaiolako. Ikus, gainera Gainustiapena Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sobrepesca.