Marxen filosofian, gainbalioa, plusbalioa edo plusbalia langileek euren lanarekin ekoitzitakoa kapitalistak saldu eta langileei euren soldata ordaindu ondoren jasotzen duen soberakin edo etekina da. Marxen terminologian, gainbalioa lanaren erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko diferentzia, orobat. Langileek kapitalistari saltzen diote lan indarra, eta horren trukean jasotzen duten soldata da truke-balioa da. Erabilera-balioa, lan horrekin ekoizten diren salgaien balioa alegia, handiagoa da ordea. Adibidez, langile bati ordaintzen zaion soldata 1000 eurokoa bada, kapitalistak lan horren emaitza salduz hori baino gehiago, 1500 euro esaterako, eskuratzen duelako da. Diferentzia hori, 500 euro, da gainbalioa, eta kapitalistaren mozkinaren jatorria eta langilearen esplotazioaren iturburua da filosofia marxistan. Kapitalismoan, berriz, gainbalio horren zuzentasuna defendatzen da, enpresariak bere negozioan sartzen duen kapitalaren eta bereganatzen duen arriskuaren ordainsaria delakoan.
Loturiko artikuluak
DialektikaDialektika hausnarketa filosofikoa egiteko metodo bat da, jatorrian eztabaidan eta solasaldian oinarritzen dena. Sofistak, eztabaidetan limurtzeko helburu soilez, eta Sokrates, Platon eta Aristoteles, helburu filosofoekin, izan ziren metodo…
Reifikazioa (marxismoa)Artikulu hau marxismoko kontzeptuari buruzkoa da, kontzeptu epistemologikoa gaitzat duena beste hau da: Reifikazioa (erreifikazioa). Marxismoan, reifikazioa, alemanierazkoVerdinglichung izenaz ere ezaguna, gizakion arteko harremanak gauza, bereziki balio jakina duten…
Lan indarraLan indarra bereziki marxismoan erabilitako kontzeptua da. Marxen beraren hitzetan lan indarra "gizakiak gauza erabilgarriak ekoizteko baliatzen dituen ahalmen eta gaitasun fisiko eta intelektualen multzoa" da. Jatorrian, kontzeptu…