Funtzio metalinguistikoa Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) proposatutako hizkuntzaren sei funtzioetako bat da. Funtzio horretan, hizkuntza hizkuntzari berari buruz, kode linguistikoari buruz alegia, komunikatzeko erabiltzen da, hala nola esandako zerbaiti buruz azalpenak eskatzen direnean (adibidez, "Zer esan nahi duzu horrekin?"), hiztegi batean begiratu eta definizio bat ematen denean ("Estatistika datuen zientzia da") edota bigarren hizkuntza ikastean sortzen den komunikazioan eginiko adierazpen guztiak ("Nola esaten da ...?").
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Funtzio deitzailea (funtzio apelatiboa, funtzio konatiboa)Hizkuntzalaritzan, funtzio deitzailea, funtzio apelatiboa edo funtzio konatiboa pertsona (edo animalia) baten atentzioa erakarri eta harengan erreakzio sorrarazteko hizkuntzaren funtzioa da. Adibidez, honako esaldi hauetan islatzen da: "etorri…
Funtzio fatikoaHizkuntzalaritzan, funtzio fatikoa, erlazionala edo harremanetakoa komunikazioa abiarazi, bukatu, eten eta hitz beste egiteko hizkuntzaren funtzioa da, Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) proposatutako hizkuntzaren sei funtzioetako bat. Adibidez, "zer…
Funtzio poetikoaFuntzio poetikoa Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) eman zituen hizkuntzaren sei funtzioetako bat da. Haren arabera, funtzio poetikoa mezua asmo estetiko edo artistikoarekin eratzen denean betetzen da, alegia mezua…