Meteorologian, fronte polarra aire polar hotzeko masa bat eta aire tropikal epeleko masa bat bereizten dituen fronte edo ezegonkortasun-lerroa da, depresio bati loturik. Gehienetan, jet stream izeneko korrontearen inguruetan sortzen dira. Europan, eguraldi euritsu eta hotza ekartzen dute, udan Europa iparraldean, jet korrontea iparraldera mugitzen denean, eta neguan Europa hegoaldean, Euskal Herrian kasu, jet-korronte hori hegoaldera mugitzean.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Fronte PopularraFronte popularra 1936ko urtarrilean Espainian osaturiko alderdi ezkertiar eta errepublikazaleen koalizioa izan zen, 1936ko hauteskundeak irabazi eta gobernua osatzea lortu zuena, Manuel Azaña presidente. Eskuin politikoaren erreakzioa bortitza…
Fronte hotzaFronte hotza tamaina handiko hodei-lerro bat da, ehunka edo milaka kilometrokoa, depresio bati lotua. Normalean, fronte polar bati lotuta dago, eta aurretik duen aire-masa bero batekin egiten duen…
Zurrusta-korrontea (jet-korrontea, jet stream)Zurrusta-korronteak, jet-korronteak edo jet stream-ak Lurraren atmosfera mendebaldetik ekialdera 7km-16km-ko altueran zeharkatzen duten haize korronte indartsuak dira. Maiz, haize-ibaiak direla esaten da. Korronte polarrak eta tropikalak bereizten dira,…