
Fronte beroa, Britainiaren mendebaldean (gorriz). Ondorengo fronte hotza ere azaltzen da (urdinez). Kredituak: Koninklijk Nederlands Meteorologisch Instituut- Commons.
Fronte beroa lerro itxurako hodei-eraketa mota bat da, tipikoki latitude ertainetan ohikoa den fronte polar bati lotua, aurreraka doan aire beroko masa baten aurrean duen aire-masa hotzago baten gainean gainjartzen denean sortzen dena, azken aire-masa hotz hori antizikloi edo presio altuko eremu bati lotua delarik. Aire-masa bero hori, atzeragoko depresio bateko aire-masa hotz batek bultzatzen du, gero fronte hotza ekarriko duena, fronte beroaren ondoren.
Fronte beroetan aire-masa beroaren aurrerapena nahiko motela denez eta masa hotzaren gainean malda gutxirekin irristatzen denez, fronte bero batean garatzen den hodeiak ez dira oso sakonak, baina bai zabalak, eta
prezipitazio txikiak eta iraunkorrak sortzen dituzte.
Loturiko artikuluak
Fronte PopularraFronte popularra 1936ko urtarrilean Espainian osaturiko alderdi ezkertiar eta errepublikazaleen koalizioa izan zen, 1936ko hauteskundeak irabazi eta gobernua osatzea lortu zuena, Manuel Azaña presidente. Eskuin politikoaren erreakzioa bortitza…
Fronte polarraMeteorologian, fronte polarra aire polar hotzeko masa bat eta aire tropikal epeleko masa bat bereizten dituen fronte edo ezegonkortasun-lerroa da, depresio bati loturik. Gehienetan, jet stream izeneko korrontearen…
Fronte hotzaFronte hotza tamaina handiko hodei-lerro bat da, ehunka edo milaka kilometrokoa, depresio bati lotua. Normalean, fronte polar bati lotuta dago, eta aurretik duen aire-masa bero batekin egiten duen…