Fotograma zinemako uneko irudi bakoitza da, zeluloidezko zintako atal bakoitzean inprimatua, beste fotogramekin batera sekuentzian jarrita eta proiektatuta, irudiak mugimenduan, zinema alegia, azalarazten dituena. Segunduko proiektatzen den fotograma kopurua (FPS, Photogram Per Second) zenbat eta handiagoa izan, zinemak erakusten duen mugimendu errealaren ikusizko pertzepzioa garbiagoa da (zinema digitalean, esaterako, 30 fotograma segundukoa da).
Loturiko artikuluak
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
Efektismoa (artea)Artean, efektismoa artistak elementu, ezaugarri edo berezigarri batzuk islatu eta nabarmentzeko duen asmo, joera eta trebetasuna da, ikuslearengan zirrara eta bestelako emozio biziak sortze aldera. Batzuetan adiera gaitzesgarrian…
Gidoia (irratia, telebista, zinema)Gidoia irratsaio, telebista-saio edo filmak egiteko erabiltzen den adierazpen idatzia da, haietan burutu beharreko ekintza, narrazio, solasaldi eta espazioaren ezaugarriak zehazten dituena. Esan daiteke ikusentzunezko saio bat egiteko…