Euskal foruak edo foruak Euskal Herrian, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako lurraldeek, bakoitza bere aldetik, Gaztelako Erresumari (XVI. mendera arte) eta Espainiari buruz hainbat mendetan zehar atxiki zituzten…
GizapediaForu aldundiak edo foru diputazioak, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoako lurralde historiko edo foru lurraldeetako gobernu eta administrazioa burutzen dituzten erakunde politikoak dira. Haietako organo gorena Batzar Nagusiak dira, herritarrek demokratikoki aukeraturiko batzarkideek osatuak. Espainiako probintzia-diputazioen moduko erakundeak dira, baina foru erregimenean ezarritakoaren arabera, eskumen handiagoak dituzte, bereziki zerga bilketari dagokionean. Espainiako Trantsiziora arte, Nafarroako Foru Diputazioa ere izan zen, baina Nafarroako Gobernua izenaz ezagutzen da egun, Nafarroako Autonomia Erkidegoaren organo gorena dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, diputaciones forales.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.