Psikoanalisian, fijazioa edo fixazioa subjektu baten libido edo desira sexualaren objektu nagusia eta indar handikoa da, pertsona, iruditeria edo objektu fisiko bat ere izan daitekeena, bereziki haurtzaroan zehar bereganatzen dena. Aldi berean, haur bat bere garapen psikosexualeko faseetako batean harrapaturik geratzen denean gertatzen den egoera ere bada.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fixation; gaztelaniaz, fijación.
Loturiko artikuluak
Transferentzia (psikologia)Psikologian, eta bereziki psikoanalisian, transferentzia pertsona batek bere txikitako bizipen psikikoak (emozioak, fantasiak, ...) beste pertsona batengan, maiz psikoteraupeta bera, islatzeko prozesua da. Adibidez, pertsona batek lankide batekin…
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.
MonoideazioaMonoideazioa subjektu batek ideia edo objektu sinple bati buruz duen obsesio edo fixazioa da. Ohiko sintoma da Asperger sindromean eta buruko beste asaldura batzuetan.