Fitxategi-kudeatzailea edo fitxategi-administratzailea erabiltzaile-interfazearen aplikazio bat da, maiz sistema eragilean txertatua, sistema informatiko baten fitxategiak eta haiek biltzen dituzten karpetak eta direktorioak kudeatzeko aukera ematen duena, hala nola fitxategiak izendatu, karpeta edo direktorio batetik bestera mugitu, ezabatu, kopiatu, itsatsi eta bilatzeko. Fitxategiak eta karpetak bilatzeko aplikazio edo funtzio espezifikoari fitxategi-arakatzailea edo fitxategi-esploratzailea deitzen zaio.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, gestor de archivos, explorador de archivos.
Loturiko artikuluak
Fitxategi-luzapenaFitxategi-luzapena fitxategi informatiko baten izenari bukaeran txertatzen zaion hiru (batzuetan bi) karaktereko zerrenda bat da, puntu baten ondoren jarrita, fitxategi mota adierazten duena. MS_DOS eta Windows fitxategi-sistemetan luzapena…
Erabiltzaile-interfazea (erabiltzailearen interfazea)Erabiltzaile-interfazea edo erabiltzailearen interfazea sistema informatiko batean edo orokorrean makina batean ordenagailu edo makinaren eta erabiltzailearen arteko komunikazioa bideratzen duten programa eta elementu informatikoen multzoa da. Ordenagailu arrunt…
Fitxategi-formatuaFitxategi-formatua fitxategi informatiko batean informazioa kodetu, antolatu edo erauzteko moduaren zehaztapena da, besteak beste nolako fitxategi mota den (adibidez, testu-dokumentua edo irudia) eta zein programa behar den fitxategia…