FIFO (First Input, First Output) enpresa bateko izakinak baloratzeko metodo bat da, non eskaera baten ondorioz biltegitik ateratzen diren unitateak biltegian une hartan daudenen artean prezio txikienekoak direla suposatzen den. Adibidez, biltegian une jakin batean izakin mota bat bi prezio desberdin hauetan sartu da: 100 unitate 10 euroko unitateko prezioan, eta ondoren 200 unitate 8 euroko unitateko prezioan; 200 unitate saltzen dira, suposatzen da aurretik aterako direla lehenengo sartu zirenak, 10 euroko unitateko 100 unitateak, eta ondoren 8 euroko unitateko 100 unitate; horrela, FIFO metodoaren arabera, biltegian gertauko dira 100 unitate, 8 euroko prezioan unitateko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
First comers (Industria Iraultza)Historia ekonomikoan, first comers (literalki, etorritako lehenengoak) direlakoak Erresuma Batuan industria-iraultza gauzatu ondoren XIX. mendeko lehen hamarkadetan Europan industrializatu ziren herrialdeak izan ziren, hala nola Frantziako iprraldea, Belgika,…
-
Input-output analisiaInput-output analisia (sarrera-irteera analisia) ekonomia bateko sektoreen arteko harremanak aztertzen dituen teknika bat da. Horretarako input-output matrizetik abiatzen da, sektore baten ekoizpenetik beste sektoreek zenbat hartzen duten adierazten…