Fertilitatea edo ugalmena emakume jakin batek edo orokorrean emakume talde batek umeak egiteko duen gaitasun biologikoa da. Gaitasun biologiko hori menarkiarekin edo lehen hilekoarekin hasi eta menopuasiarekin bukatzen da, fertilitatea eragiten duten bestelako faktoreak ere dauden arren. Demografian, fertilitatea edo ugaltzeko adina 15-49 urte bitartean dela kontsideratzen da. Tarte horren barruan, ugalmen handiena 20 urteren inguruan gertatzen da, eta 30 urtetik aurrera beheraka doa, eta bereziki 35 urtetik aurrera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, fecundity; gaztelaniaz, fertilidad.
Loturiko artikuluak
Gainordezkapena (soziologia)Gainordezkapena aukeraketa batean (adibidez, batzorde batean pertsonak edo ikasliburu batean artelan esanguratsuak aukeratzean) kategoria bateko elementuek, izan subjektu izan objektu, duten nagusitasuna da, beste elementuen aldean, populazio edo…
Adostasun-adinaAdostasun-adina edo sexurako adostasun-adina berarekin sexu-harremanak izan edo sexualitatearekin loturiko beste ekintzak burutzeko pertsona batek izan behar duen gutxieneko adina da, adin horretatik beherako pertsonekin egindakoak, baimena emanda,…
Ugaltzeko adinaDemografian, ugaltzeko adina edo ume egiteko sasoia emakume batek umeak izateko gai den adin estandarra da, ugalkortasunari buruzko adierazle demografikoak eratzeko erabili ohi dena. Orokorrean irizten da emakumeen…