Federiko Krutwig


KategoriakBiografiak

Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998) euskal filologo eta idazlea izan zen. Bere jardunean, euskararen batasunaren aldeko ekintzaile eta helenista ezaguna ere izan zen. Euskararen batasunari dagokionez, lapurtera klasiko kultuaren apustua egin zuen, baina azkenean baztertua izan zen neurri handi batean; bere idazlanetan, ordea, euskararen aldaera hori erabiltzen jarraitu zuen. Euskara nerabe zelarik ikasi zuen, bere kabuz. Sorbonako Unibertsitatean filologia ikasi zuen, eta 1941ean Resurreccion Maria de Azkuerekin elkarlanean hasi zen. Hortik gutxira Euskaltzaindian sartu zen eta lan handia egin zuen erakundea suspertzen. Bere lanik ezagunena, Fernando Sarrailh de Ihartza ezizenarekin, Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad (1962) izan zen, non Euskal Herriaren historiaz eta egoeraz hausnarketa egin eta borroka armatuaren alde egiten zuen. Lan horrek eragin handia zuen hainbta urtetan zehar ETAren estrategian. Poliglota handia izan zen, hamabost hizkuntzatik gora jakitera heldu zelarik.

226 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.