Familia ahaidetasunez, ezkontzaz eta adopzioz loturiko gizataldea da, kideei babes emozional eta ekonomikoa ematen diena. Munduko gizarte eta kultura guztietan agertzen den erakunde soziala da, aldaera anitzekin ordea. Mendebaldeko egungo gizartean familia nuklearra da ohikoena, gurasoak eta seme alabak etxe berean biltzen dituena; beste batzuetan aiton-amonak, osaba-izenak, lehengusuak eta ahaidetasun urrunagorekin loturiko pertsonak bil ditzake, etxe berean edo beste etxeetan. Nolanahi ere, familiek honako funtzio hauek betetzen dituztela esan daiteke: ugalketa-funtzioa, biziraupen-funtzioa, balio-transmisioa eta babes emozionala.
Loturiko artikuluak
Familia disfuntzionalaFamilia disfuntzionala seme-alaben ongizatea eta garapen orekatua bermatu ezin ditzakeen familia da, afektibitatean, komunikazioan, rol definizioetan eta finean haurraren eta gurasoen ongizatean eta eguneroko bizimoduan gabeziak dituena. Hainbat…
Familia berrelkartzeaFamilia berrelkartzea immigranteek lan egiten duten herrialdean jatorriko herrialdeko bere familiarekin elkartu eta bizitzeko eskubidea da, horretarako senitartekoak harrera-herrialdera joan eta bertan bizitzeko dauden lege-oztopoak arinduz edo ezabatuz.…
Familia nuklearraFamilia nuklearra familia eredu sinpleena da, non bikote bat bere seme-alabekin bizi den, bestelako senitartekorik gabe. Mendebaldeko herrialdeetan XX. mendearen bukaeratik nagusitu den eredua da. Ikus, gainera familia…