Faktore ekonomikoak (ekonomia-faktoreak)


KategoriakEkonomia

Agian ekoizpen-faktoreak bilatzen ari zinen.

Faktore ekonomikoak edo ekonomia-faktoreak arlo ekonomikoko aldagai, fenomeno edo gertakariak dira, gizarte-bizitzako eremuetan eragin zuzenagoa edo zeharkakoa dutenak. Giza jarduera oro baliabide eskasiak mugatzen du; beraz, faktore ekonomikoek, hala nola baliabideen lorpenak, eskuragarritasunak eta kostuak, gure aukera guztiak zehazten eta mugatzen dituzte, indibidualki nahiz kolektiboki. Adibidez, familia mailan, familia batek bizilekua eta bizileku mota aukeratzea, askotan, familia horren erosteko ahalmenaren eta zorpetzeko ahalmenaren mende dago; maila kolektiboan, baliabide mugatuek erabat baldintzatzen dute zerbitzu publikoen hedadura.

Faktore ekonomikoak, gainera, elkarren artean erlazionatzen dira, eta, beraz, enpresa- edo gobernu-mailako erabaki ekonomiko oro faktore ekonomiko askoren mende dago (adibidez, enpresen inbertsio-erabakiak faktore ekonomiko askoren azterketa xehatuaren mende daude). Aldi berean, erabaki horiek beste aldagai ekonomiko batzuei eragingo diete; eta, horrela, sistema ekonomikoa elkarren artean eragiten duten faktoreen sistema konplexu gisa eratzen da.

230 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.