
Eztanda zuria trantsizio demografikoaren 2. eta 3. faseetan garatu zen.
Eztanda zuria, leherketa zuria edo lehertze zuria Europan XIX. mendean eta XX. mendearen zati handi batean garatu zen fenomeno demografikoa izan zen, non trantsizio demografikoaren lehen faseetan heriotza-tasaren beherakada handia eta jaiotza-tasa artean handia izan ziren aldi berean. Horren ondorioz, Europako populazioaren hazkunde begetatibo handia eta azkarra gertatu zen, gehienbat arraza zuriko biztanleriaren baitan. Hazkunde horrek gehiegizko biztanleria eragin zuen Europako herrialde askotan, eskuragarri zeuden baliabideak kontuan hartuta. Beraz, biztanleria horren parte handi batek aurreko mendeetan kolonizatutako lurraldeetara migratu behar izan zuen, batez ere Amerikara eta Asiara. Horrela, leherketa zuriak eragindako migrazio masibo horrek funtsezko elementua bilakatu zen lurralde berrien kolonizazioan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, explosión blanca.
Ikus gainera
Loturiko artikuluak
Biztanleriaren hazkunde-tasaBiztanleriaren hazkunde-tasa urte batetik bestera herri, hiri, eskualde edo herrialde bateko biztanleria zenbat igo den adierazten duen portzentajea da. Biztanleriaren benetako hazkundea (t-1) aurreko urteko biztanleriarekin zatituz kalkulatzen…
Hazkunde demografikoaDemografia, hazkunde demografikoa, hazkunde demografiko totala ere deitzen dena, eskualde edo herrialde batean une batetik bestera, aldi batean zehar, gertatzen den biztanleriaren gehikuntza da. Hazkunde demografikoa bi faktoreen…
Hazkunde-tasaHazkunde-tasa magnitude batek aldi edo une batetik bestera zenbat hazi den adierazten duen zenbakizko balioa da. Orokorrean, [latexpage] $K_{t-1}$ eta $K_t$ izanik alderatu beharreko magnitude-balioak, honela kalkulatzen da…