Existentzialismoa gizabanakoa gai nagusitzat duen eskola filosofiko bat da, literaturan eragin nabarmena izan duena. Filosofo existentzialistek ikuspuntu anitzak eta batzuetan aski ezberdinak dituzte, baina orokorrean gai komunak jorratzen dituzte, hala nola gizabanakoaren askatasuna, alienazioa, erabakimena eta bizitzaren zentzurik eza, horrek dakarren larritasunarekin batera. Søren Kierkegaard izan zen eskolaren aitzindaria XIX. mendean, baina XX. mendekoak dira joera horri atxiki eta garatu zuten filosofo gehienak, hala nola Karl Jaspers, Martin Heidegger, Jena-Paul Sartre eta Albert Camus. Bereziki Mendebaldeko Europan izan zuen oihartzuna, eta hangoak dira eskolako filosofo nabarmenenak. Euskal Herrian, Txillardegi izan zen existentzialismoari garai batez atxiki zitzaion idazle ezagunena, Leturiaren egunkari ezkutua eta Elsa Scheelen eleberriekin.
Loturiko artikuluak
Esentzia (zerizana) eta existentziaMetafisikan, esentzia (zerizana) eta existentzia bi kategoria ontologiko dira, izateak (antzinako grezieraz, ontos) dituen bi alderdi: esentzia zerbaiten ideia edo kontzeptua, horren ezinbesteko propietateen multzoa da. Existentzia (latinezko…
Noesia eta noemaFenomenologian, noesia eta noema, Edmund Husserl filosofo existentzialistak ezarritako terminoak dira. Noesia zerbait jaso edo pentsatzeko ekintza intentzionala den bitartean, noema noesiaren edukia da, ez objektua euren baitan,…
BenetakotasunaBenetakotasuna, autentizitatea edo autentizidadea bere jokabidea instituzio sozial eta kulturalen mendean ez dauden jokabide, pentsamendu eta sentimenduak dituen subjektuaren ezaugarria da, subjektua bera edo bere sorkuntza erabateko orijinaltasun…