Euskararen liburu zuria


KategoriakEuskal Herria

Euskararen liburu zuria Euskaltzaindiak 1978 urtean argitaratutako liburu zuri edo txostena izan en, euskararen historia eta egoera soziolinguistikoari buruzkoa. Liburua SIADECO ikerketa taldeak osatu zuen, hamasei ikerlariren parte hartzearekin (Paulo Agirrebaltzategi, Manolo Pagola, Joseba Intxausti Rekondo, Luis Villasante, Juan Mari Lekuona, Koldo Larrañaga, Joxe Migel Barandiaran, Jose Maria Satrustegi, Gregorio Monreal, Margarita Rica, Jose Urrutia, Jose Manuel Castells, Jose Antonio Obieta, Txillardegi eta Maria Jose Azurmendi), Koldo Mitxelenak sarrera idatzi zuelarik. Euskararen laderdi historiko, kultural eta sozilaei buruz ordurarte idatziriko lan garrantzitsuena izan zen eta hurrengo urteetan erreferentzia nagusia izan zen euskalgintzan. Gazteleraz idatzi zen hasiera batean eta 1978 urtean bertan euskarara itzuli zen. Lana hiru liburuko bilduma baten lehenengoa izateko asmoarekin egin zen, bigarrena izan zelarik Hizkuntz borroka Euskal Herrian (1979); hirugarren liburua Bases para un futuro plan de actuación en favor de la normalización del uso del euskara izenburuarekin osatzekoa zen, baina azkenean ez zen burutu. Euskararen liburu zuria lanaren kontrapuntu gisa edo, 1984 urtean Euskararen liburu beltza plazaratu zuen Oskillasok 1984 urtean, euskara batuaren aurka; 1998 urtean, Joan Mari Torrealdaik Euskararen liburu beltza atera zuen, euskararen aurkako eraso eta marjinazioaren historiari buruz.

281 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.