Hizkuntza-distantzia bi hizkuntzen artean lexikoan edo gramatikan dagoen aldea da, euren kidetasun-maila alegia. Hizkuntza-distantzia txikia duten hizkuntza-adar berekoak izaten dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, distancia lingüistica.
GizapediaEtxeko hizkuntza historian zehar pairatutako azpiratze iraunkor baten ondorioz erabilera-eremua etxeko eremura, etxekoen eta senideen arteko komunikazio-tresna gisa, murriztuta duen hizkuntza da. Ohiko fenomenoa diglosia eta hizkuntza gutxituen egoeretan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, lengua doméstica.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.