Etxeko ekonomia edo ekonomia familiarra familiek eta pertsonek euren eguneroko bizitza modu egokienean antolatu eta antolatzeko printzipio, irizpide, jarduera eta praktiken multzoa. Pentsa litekeenaren bestera, etxeko ekonomiak diruaren kudeaketa eta etxe batean eta familia baten baitan sortzen diren problematikak biltzen ditu, non denboraren eta lanaren antolaketa eta banaketa biltzen diren, hala nola zaintza, elikadura, etxebizitza, hezkuntza eta abar. Herrialde batzuetan haur eta gazteek hezkuntza-sistemaren baitan ikasi behar duten arloa da. Tradizionalki emakumearen ardura izan da, baina XX. mendearen bukaeratik, sexuen arteko parekidetasunak lehen planora ekarri dditu etxeko ekonomia egoki eta bidezko baten beharra eta horren kudeaketaren inguruan beharrezkoa den kontzientziazioaren eta hezkuntzaren beharrak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, home economics; gaztelaniaz, economía doméstica.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…