Estilo neogotikoa XIX. mendean, 1830eko hamarkadatik, garatutako estilo artistikoa izan zen, estilo gotikoan inspiratzen zena, eta bereziki arkitekturan izan zuena. Erromantizismoaren baitan sortua, espiritualtasunerako itzulera aldarrikatzen duena gotikoarekiko atxikimendu horrekin. Bereziki eraikuntza erlijiosoetan izan zuen eragina, baina arkitektura zibilean ere izan zuen islada. Europan eta Ipar Amerikan garatu zen gehienbat. Euskal Herrian arkitektura neogotikoaren erakusgarri nabarmenetakoa Donostiako Artzain Onaren Katedrala da (ikus irudia).
Loturiko artikuluak
Gurutzadura (arkitektura)Arkitekturan, gurutzadura gurutze forma oinplanoa duten elizetan nabe nagusiaren (mendebalde-ekialde ardatzean gehienetan) eta transeptu edo zeharkako nabearen (ipar-hego ardatzean) arteko gunea da. Bere gainean zinborio edo zinborrio izeneko…
Ekinoa (arkitektura)Arkitekturan, zehatzago ordena klasikoetan, ekinoa kapitela osatzen duen elementuetako bat da, koilarearen eta abakoaren artean, koilaretik abiatuta zabaltzen doana abakoarekin bat egin arte. Horren helburua abakoa hobeto eustea…
Aparailua (arkitektura)Arkitekturan, aparailua horma edo harresi bat eraikitzean harrizko bloke, adreilu edo beste materialen antolamendua eta estekadura da, harresia edo horma osatzeko nola jartzen diren alegia. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz,…