Psikologian eta soziologian, ikuspuntu kognitibo batetik, estereotipoak gizatalde bati buruz irudi labur eta sinplea eratzen dituzten kategoria kultural eta kognitiboak dira (iritziak, sinesmenak, ..., adibidez, "ijitoak lapurrak dira"), gizarte errepresentazio baten emaitza; ildo horretatik, gizarte harremanak era sinplista batean bideratzeko estrategiak dira, beste pertsonengandik aukeratu beharreko informazioa laburtu eta egoera batean pertsona jakin batzuekin nolako jokabidea izan behar dugun erabakitzeko prozesua arindu egiten dutelako (ikus, estereotipazioa); baina aldi berean, estereotipoak negatiboak edo gaitzesgarriak direnean, gizataldeen arteko elkarbizitza desitxuratu eta diskriminaziorako eta finean kriminalizaziorako bidea zabaltzen dute. Estereotipo kategoria nabarmena da genero estereotipoak biltzen dituena, gizon eta emakumeei buruzko irudiak eratzen dituena, eta horien arabera gero genero-rolak eratzen dituena.
Estereotipoak partekatuak dira beti, hau da, norberaren gizataldeko kideek maiz onartzen dituzten kategoriak dira. Ildo horretatik, aurreiritziarekin nahastu ohi da, baina aurreiritzia pertsona bakar bati buruzkoa eta negatiboa izaten den bitartean eta ez derrigorrez partekatua, estereotipoa gizatalde osoari buruzkoa da eta negatiboa (ijito guztiak lapurrak dira) nahiz positiboa (alemanak oso langileak dira) izan daiteke. Beste alde batetik, estereotipoen artean heteroestereotipoak, kanpoko gizatalde bati buruzkoa, zein autoestereotipoak, gizatalde propioari buruzkoak, bereizten dira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
________________________________________________________________________________________________
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Estereotipoak";
Gizapedian, 21 urtarrila, 2017,
/estereotipoak/.
Loturiko artikuluak
Genero-rolakGenero-rolak gizarte edo kultura batean emakumeari nahiz gizonari atxikitzen zaizkion rolak dira, emakume nahiz gizonengandik espero direnak, genero-estereotipoetan oinarrituta, emakume eta gizonak bereizi eta beraz gizartearen eta norberaren…
Estigmak eta estigmatizazioaEstigma (antzinako grezierazko stigma hitzetik, "punta duen objektu batekin egindako orban edo marka") gizarte harremanetan eragin negatiboa (diskriminazioa, bazterketa) dakarren ezaugarri pertsonal edo kolektibo berezia da, negatiboki baloratua eta…
EstereotipazioaEstereotipazioa gizartean estereotipoak sortu eta zabaltzeko prozesu eta mekanismoen multzoa da. Estereotipazioa azlatzen duten bi teoria mota daude: teoria soziokulturalen arabera, estereotipoak kulturaren emaitza dira, arau sozialen aplikazioaren…