Estatu konfesionala erlijio jakin bati lotzen zaion estatua da, erlijio hori ofizialtzat hartzen duena, bizitza sozial eta politikoko arlo guztiak eraginez. Estatu konfesionaletan, erlijio ofizialeko elizak edo hierarkiak…
GizapediaEstatu zentralizatua edo estatu zentralista estatuko arlo eta erregio eta eskualde gehienak gobernu eta administrazio zentral edo nagusi baten mendean dauden estatu mota da. Estatu horretan, erregio edo eskualde mailako erakundeak edo administrazioak egon daitezke, baina orokorrean horiek estatuaren mendean edo horren legedipean daude. Salbuespena izaten dira udalak edo tokiko erakundeak, bere eskumenak, dagokien jurisdizkioan, kudeatzeko ahalmena izaten baitute, mugekin bada ere. Estatu zentralisten adibideak dira Frantzia eta Zelanda Berria.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, estado centralista.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.