Estandarizazioa (estatistika)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, estandarizazioa, estandarketa edo tipifikazioa aldagai estatistiko ezberdinetako datuak eskala berean jartzeko prozesua da. Ohikoena Z estandarizazioa  da, z puntuazio estandarrak ematen dituena, datu bakoitzari aldagaiaren batezbestekoa kenduz eta emaitza desbideratze estandarrarekin zatituz:

    \[z=\frac{x-\overline{x}}{s_x}\]

Ohiko eragiketa ere bada banaketa normalarekin lan egiten denean edozein N(\mu,\sigma) banaketa normal bateko probabilitatea N(0,1) banaketa normal estandarreko probabilitatearen bitartez kalkulatzea ahalbidetuz.

Z datu estandartuek batezbestekotik zenbat desbideratze estandar desbideratzen diren adierazten dute. Adibidez z=2 emaitzak, dagokion datuak batezbestekotik bi desbideratze estandarretara dagoela adierazten du.

Z estandarizazioa ez da estandartzeko metodo bakarra. 0-1 estandarizazioa esaterako, datuak 0-1 eskala batean ezartzen ditu, transformazio honen bitartez:

    \[x_{0-1}=\frac{x-x_{max}}{x_{max}-x_{min}}\]

. Beste estandarizazio metodo bat eskalatze dezimala da, datuak horien magnitudeko 10eko potentzia batekin zatitzen dituena: adibidez, 3 datua 3/10=0.3 estandartuko genuke, eta 300, 300/10^3=0.3 eginez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, standardization; gaztelaniaz, estandarización, tipificación.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Estandarizazioa (estatistika)"; Gizapedian, 13 iraila, 2018, /estandarizazioa-estatistika-estandarketa/.
330 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.