Epidemiologian eta proba diagnostiko bati buruz, espezifikotasuna edo espezifitatea egiazko negatibo bat izateko probabilitatea da, proba negatiboa izanda. Beraz, espezifikotasuna kalkulatu eta kontuan hartzen denean, subjektu sanoei erreparatzen zaiei. Hartara, espezifikotasunari erreparatzen zaio bereziki subjektu sanoak hauteman nahi direnean, subjektu sanoak gaixo daudela diagnostikatzeak akats larritzat hartzen denean, adibidez minbizi faltsu bat diagnostikatzean, diagnostiko horrek ekar dezakeen trauma psikologikoa eta tratamendua garestia saihesteko. Horren osagarria negatibo faltsua izateko probabilitatea da, alegia proba negatiboa izanda, zenbatekoa den benetan gaixo izateko probabilitatea.
Espezifikotasuna honela kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[Esp=\cfrac{egiazko\ negatiboak}{negatiboak}=\cfrac{egiazko\ negatiboak}{egiazko\ negatiboak+negatibo\ faltsuak}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-bd928472c131dc0142ce4d74b4606c99_l3.png)
Beste hizkuntzetan: ingelesez, specifity; gaztelaniaz, especifidad.
Loturiko artikuluak
Agregazioa eta desagregazioaDatuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…