Esperpentoa Espainian 1920an sorturiko literatura-generoa izan zen, modernismotik eratorria eta bereziki Ramón Valle-Inclán idazlearen eskutik landua. Bera izan zen esperpento terminoa asmatu eta bere lanei aplikatu ziena, hain zuzen esperpentotzat hartzen den lehen lanari buruz, Luces de Bohemia antzerki-lanari buruz. 1920-30 hamarkadetan zabalkuntza handia izan zuen Espainian, eta hiztegian ere utzi du bere arrastoa: egun ere esperpento eta esperpentiko hitzak zentzugabekeria, groteskoa eta absurdua, adierazteko erabiltzen dira.
Esperpentoaren ezaugarri nagusia errealitatearen eta pertsonaien irudikapen grotesko edo irrigarria da, garaiko espainiar gizartearen kritika egiteko bereziki, umorea eta ironia baliatuz. Horretarako, pertsonaiak deformatu eta exajeratu egiten ditu, kosifikatuz eta animalia bihurtuz. Eszenak ere azkarrak eta laburrak dira, ordena logikorik gabe eta egoera tragiko eta irrigarrien arteko kontraste nabarmenarekin, zentzugabekeria areagotuz horrela. Literatizazioa edo beste literatur lanen erreferentziak ere ohikoak dira. Hizkuntzak ere laguntzen du horretan; eraikuntza sinple darabiltza eta aldi berean tarteka hizkuntza artifiziala da, zaharkitua, administratiboa eta arrunkeriaz josia.
Loturiko artikuluak
Anisokronia eta isokroniaAnisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Literatura konparatuaLiteratura konparatua literatura lan, egile eta hizkuntza jakinetatik haratago aztertu eta lan, egile eta hizkuntza desberdinetako literatutak beraien artean konparatu egiten dituen jakintza arloa da, literaturako mugak gaindituz,…
LiteratizazioaLiteratizazioa literatura-lan batean beste literatura-lanei buruzko erreferentziak erabiltzeari deritzo, bereziki parodia moduan erabiltze denean beste lan haietako zatiak, pertsonaiak eta gertakariak aipatuz. Esperpentoan erabili zen bereziki. Ikus, gainera…