Erdialdeko Sistema edo Mendikate Zentrala iberiar goi-lautada zeharkatzen duen mendikatea da, iparraldeko goi-lautada eta hegoaldeko goi lautada bereizen duena. 600km inguruko luzera du, Guadalajata eta Soria probintzietatik Portugalgo…
GizapediaIkus, gainera: Erliebea (definizioa)
Hemen Espainiako erliebearen mapa mutua eskura dezakezu.
Espainia Europako herrialde menditsuenetekoa da. Bere batez besteko garaiera 660 metrokoa da, eta soilik Suitzak eta Liechtensteinek gainditzen dute muga hori. Mendi horiek hainbat erliebe-unitatetan biltzen dira (mendikateak, mendilerroak eta mendiguneak), garaiera handienekoak izanik Kantauriar mendikatea, Kantauriko kostaldeko parean; Pirinioak, iberiar penintsulako mugan Europa kontinentalarekin; Erdialdeko Mendikatea, iberiar goi-lautadako erdian; eta Sistema Betikoa, hegoaldean. Mendi garaiena Teide sumendia da (3715m), Tenerife uhartean; iberiar penintsulan berriz, mendirik garaiena Mulhacén (3.479m) da, Mendikate Penibetikoan. Garaiera ertaineko hainbat mendikate eta mendilerro daude, nagusiak izanik Galiziako mendigunea, Iberiar Sistema, Sierra Morena, Toledoko mendiak eta Kataluniako Kostaldeko Mendikateak. Horiei gehitu behar zaizkie Balear Uharteetako Tramuntanako mendilerroa eta Kanariar uharteetako sistema bolkanikoak.
Iberiar penintsularen erdialdean, iberiar goi-lautada zabaltzen da eta horien barnean, ertzetan edo kanpoaldean kokatzen dira mendilerro eta mendikateak:
Iberiar goi-lautadako barneko mendikate eta mendilerroak
Iberiar goi lautadako ertzetako mendikate eta mendilerroak
Iberiar goi lautadako kanpoaldeko mendikate eta mendilerroak
Sakonuneak
Balear uharteetako erliebea
Kanariar uharteetako erliebea

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.