Ekonomian, esku ikusiezina XVIII. mendean Adam Smith eskoziar filosofo eta ekonomialariak asmatu eta geroztik maiz erabilitako metafora da, merkatu askeari buruzkoa, teorian merkatu aske bateko eragile (ekoizle eta kontsumitzaile) guztien jokabide interesatuaren bitartez (kontsumitzaleen kasuan, haien utilitatea maximotuz, eta ekoizleen kasuan, mozkinak maximotuz) oreka batera iritsi eta gizarteko kide guztien asebetetze eta ongizatera helduko litzatekeela baieztatzen duena. Labur esanda, merkatuaren autorregulazioaren metafora da. Esku ikusezinaren metaforak oreka horretara heltzeko mekanismoaren konplexutasuna eta, esango genuke, misterioa ere adierazten ditu. XIX. mendean ekonomia neoklasikoak ustezko oreka horretara nola heltzen den azaldu zuen ordea. Esku ikusezinaren oreka-mekanismoan oinarritzen den sistema ekonomikoari merkatu-ekonomia deitzen zaio.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, invisible hand; gaztelaniaz, mano invisible.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Merkatu-botereaEkonomian, enpresa baten merkatu-boterea edo merkatu-indarra merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute…
Ekonomia klasikoaEkonomia klasiko edo ekonomiaren eskola klasikoa XVIII. mendean Adam Smith abiarazi eta XIX. mendean beste ekonomialari batzuek, haien artean David Ricardo, Jean-Baptiste Say, Malthus, John Stuart Mill eta…
Merkatu erregulatuak eta merkatu autorregulatuakMerkatu erregulatuak edo merkatu arautuak estatuak arautu edo erregulatzen dituen merkatuak dira (ikus, gainera, merkatuaren erregulazioa), prezioak finkatuz edo mugatuz, araudi zorrotzak ezarriz enpresen konkurrentzia edo lehiari buruz…