Eskola-uztea edo hezkuntza-uztea gertatzen dela esaten da ikasle bat burutzen ari den ikasketa-zikloa bukatu gabe utzi eta bestelako ikasketak hasten ez dituenean. Egoera horretan, ikaslea hezkuntza-sistematik kanpo geratzen da eta bere aukera profesionalak murriztu egiten dira, gurasoekiko dependentzia ekonomikoan jausten da eta esklusio arriskuan ere gera daiteke. Hainbat arrazoi izan daitezke eskola-uztea gertatzeko: eskola porrota edo, horretara heldu gabe, errendimendu akademiko eskasa, eskola-absentismo jarraitua, ikaskuntza-arazoak, bizitza-gertaera singularrak (haurdunaldia, gertuko baten heriotza, gurasoen arazo ekonomikoak, ...) eta arazo sozialak. Eskola-uztearen barnean bada tipologia berezi bat, eskola-uzte goiztiarra alegia, Espainian DBH titulurik gabe bukatu edo utzi edo titutulua edukita ere, ikasten jarraitzen ez duten gazteak biltzen dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, school drop-out; gaztelaniaz, abandono escolar (abandono escolar temprano).
Loturiko artikuluak
Eskola-integrazioa eta eskola-inklusioaEskola-integrazioa eta eskola-inklusioa desgaitasunak eta behar bereziak dituzten ikasleak hezi eta eskolan eta gizartean integratzeko bi paradigma desberdin dira. Bi paradigma horiek esklusioa eta eskola-segregazioa gainditzea bilatzen dute,…
Eskola egutegiaEskola egutegia ikasturtea garatzeko denbora plangintza da, eskola egunak (egun lektiboak), azterketa egunak, izena emateko egunak, oporraldiak eta bestelakoak ezartzen dituena. Herrialde batetik bestera aldatzen bada ere, eskola…
EskolaAipuak "Bide onetik doan gizartea eskola bere zentroan duen gizartea da." - Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroa.