Eskola publikoa edo hezkuntza publikoa (ikastetxe publikoa eskola publikoa dagoen eraikina izendatzeko erabiltzen da), gizaki guztion hezkuntza-eskubidea bermatzen duen hezkuntza erakundea da, hezkuntza giza eta gizarte bizitza askearen funtsezko osagaia izanik, eta bide batez aukera berdintasuna eta inklusioa ere sustatzen dituena. Eskola publikoan ikasteko baldintza bakarra da ikasteko nahia edo haurrei zuzendutako hezkuntzaren kasuan gurasoek haurrari hezkuntza eskaintzeko borondatea, jatorriari, erlijioari, maila sozioekonomikoari edo gizakiaren beste edozein ezaugarriri erreparatu gabe. Eskola publikoaren beste ezaugarri bat doakotasuna da, eskola publikoan inor ez baztertzeko baldintza gisa eta pertsona guztiei aukera berdintasuna bermatzeko, estatuak bermatzen duena funts publikoen bitartez. Balore zibikoekin (giza eskubideak eta berdintasuna sustatzea) eta doakotasunaren bitartez orokorrean estatuak bermatzen duen unibertsaltasunarekin batera, eskola publikoaren beste ezaugarri bat eredu pedagogikoa da, ikasle, irakasle, guraso eta inguruko sozial eta politikoko guztien parte hartzearekin, pertsonak askatasunean eta elkartasunean hezi nahi dituena.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Hezkuntza pribatua (ikastetxe pribatuak, eskola pribatuak)Hezkuntza pribatua, ikastetxe edo eskola pribatuetan garatzen dena da, administrazio publikoetatik at, ekimen pribatu gisa. Maiz, ikastetxe pribatuen titularrak erakunde erlijiosoak dira, hezkuntza erlijioaren inguruan ardazten dutenak, estatu…
EskolaAipuak "Bide onetik doan gizartea eskola bere zentroan duen gizartea da." - Jean Michel Blanquer, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko ministroa.
Hezkuntza erakundeaHezkuntza erakundeak autonomiaz baina hezkuntza marko baten baitan gizarteari hezkuntza zerbitzuak eskaini eta garatu egiten dituzten antolakuntzak eta horien baitan garatzen diren erakundeak dira. Pribatuak izan daitezke, bakoitzari…