Jean Piageten ezagutzaren teorian, ezagutza ingurunearen eta subjektuaren ahalmen kognitiboaren arteko etengabeko interakzioa da. Interakzio hori eskema kognitibo direlakoen bitartez gertatzen da. Eskema kognitiboak edo eskema mentalak subjektuak eraiki egiten dituen egiturak dira (hain zuzen ere Piaget konstruktibismoaren ordezkari nagusietakoa da), haien bitartez inguruneko informazioa interpretatu eta prozesatzeko, eta ingurune horretara moldatzeko. Prozesu horri esker garatzen du subjektuak bere ikaskuntza eta ezagutza prozesua.
Eskema edo egitura kognitibo horiek ingurunera moldatzeko jokabide edo interpretazio modu gisa agertzen dira praktikan eta horien garapena da subjektuaren ezagutza bultzatzen duena, asimilazio eta akomodazio prozesuen bitartez, helburua izanik betiere ingurunearen eta eskema kognitiboen arteko oreka batera iristea.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Jolas kognitiboakJolas kognitiboak haurraren gaitasun kognitiboak garatzeko, hala nola oroimena, hizkuntza, eragiketa logikoak eta hautematea, egokiak diren jolasak dira. Jolas kognitiboen tipologia jolas sentsorialekin, mugimenduzko jolasekin eta eta jolas…
Asimilazioa eta akomodazioa (Jean Piaget)Asimilazioa eta akomodazioa Jean Piaget psikologoak (1896-1980) bere epistemologia genetikoan eta kognizioaren teorian garatutako kontzeptuak dira, subjektuaren eskema kognitiboak garatzeko mekanismoak. Asimilazioa gertatzen da haurra inguruneko informazioa bere…
Gatazka kognitiboaPsikologian, gatazka kognitiboa gertatzen da subjektu batek bere ideia, kontzeptu eta ikusmoldeekin bat ez datozen informazioa jaso eta esperientziak bizi dituenean, eta beraz errealitate berri hori bere eskema…