Eskatologia gizakiaren bizitzaren zentzua (bereziki ikuspegi erlijioso batetik munduan dugun patua, salbamena esaterako) eta historiaren edo munduaren amaiera gaitzat dituen teologiaren adarra da. Kristau eskatologian, giza historia dispentsazio edo aldi ezberdinetan bereizten da, Jainkoak gizateriarekin duen harremanaren araberak, errugabetasunaren alditik Jesusen erreinura.
Loturiko artikuluak
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko (ikus, gainera, alienazio erlijiosoa). Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa…
Unibertsalismoa (erlijioa)Unibertsalismoa Jainkoak pertsona guzti guztiei, haien sinesmen, fede zein jokabideari erreparatu gabe, salbamena emango diela baieztatzen duen jarrera edo sinesmen erlijiosoa da. Kristautasunean orokorrean ukatzen den sinesmena da.
Erretribuzioa (erlijioa)Agian erretribuzioa ordainsariaren adieran bilatzen ari zinen. Erlijioan, erretribuzioa pertsona batek bere ekintzengatik edo jokabideagatik Jainkoarengandik jasotzen duen saria edo zigorra da.