Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
GizapediaEkonomian, eskasia baliabide batetik nahi adina kopuru edo kantitatea ekoitzi edo eskuratu ezin dela ezartzen duen printzipio edo lege ekonomikoa da, teoria ekonomikoaren axioma edo oinarri gisa erabiltzen dena. Eskasia hori ez da zentzu fisiko edo absolutuan ulertu behar, ondasun horren falta edo gabezia moduan, ondasunak ekoitzi edo eskuratzeko aukerak mugatuak direla baizik, eskura ditugun baliabideak ere mugatuak direlako eta gure asebeharrak infinituak. Eskasiaren legeak aukeratzera behartzen gaitu, ezin dugun denetatik nahi adina eduki, eta beraz beti gaude derrigortuta ondasun desberdinen artean aukeratzera, gure preferentzien arabera. Hortik sortzen da baliabideen esleipenaren problema ekonomikoa. Hitz batean, kontsumitzean edo ekoitzean beti dago aukera-kostu bat, beti baliabide edo ondasunen artean aukeratu behar izan dugulako edo beste zerbait ekoitzi edo kontsumitu genezakeelako beharrak asetzeko, azkenean ekoitzi edo kontsumitu ez duguna: hortxe dago, hain zuzen, aukera-kostua, eskasia alegia. Hori horrela, kontuan hartu behar da gainera eskasia unibertsala dela, denok erasaten gaituelako, eta erlatiboa, pertsonaren eta egoeraren arabera desberdina delako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, scarcity; gaztelaniaz, escasez; frantsesez, rareté.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.