Eskabidezko ekoizpena edo eskabidepeko ekoizpena, eskaerapeko ekoizpena ere deitua, bezero batek egindako eskabide baten ondorioz bakarrik abiarazi eta garatu egiten den ekoizpen-sistema da. Aurkako ekoizpen sistema stock-ekoizpena da, non ekoizpena bezeroen eskaerei erreparatu gabe garatzen den, ekoizten dena biltegiratuz. Abantaila gisa, eskaerapeko ekoizpenean biltegiratze-gastuak minimotu egiten dira, baina eragozpen gisa, zaila izan daiteke eskaera handiko uneetan eskabide guztiak bete ahal izatea. Beraz, eskaera erregularreko egoeretan bakarrik egokia izan daitekeen ekoizpen-sistema da, baina baztertu beharrekoa eskaera oso gorabeheratsua denean.
Eskaerapeko ekoizpena zerbitzuen sektoreko berezko sistema, zerbitzuak (konponketak, ...), zerbitzuak beti garatu behar baitira bezeroak eskatuta; izan ere, zerbitzuak ezin dira biltegiratu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, product on demand; gaztelaniaz, producción bajo pedido, producción bajo demanda.
Loturiko artikuluak
Kadentzia (ekoizpena)Enpresa eta lantegietan, kadentzia muntaketa-kate bateko ekoizpen-abiadura da, bereziki serieko ekoizpenean erabiltzen dena. Ekoizpen-unitateak funtzionamendu orduekin zatituz kalkulatzen da. Ikus, gainera Ekoizpen-ahalmena Botila-lepoa (ekoizpena)
Baterako ekoizpenaBaterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua, ekoizpen bakuna ez bezala, ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu ezberdinak, koproduktu izenekoak, eta azpiproduktuak eskuratzen dituen produkzio-sistema da.…
Produkzio-sistema (sistema produktiboa)Produkzio-sistema, ekoizpen-sistema edo sistema produktiboa ekoizpen edo produkziorako lantegi, enpresa edo ekonomia bere baliabideak antolatu eta koordinatzeko modua da, ekoizpena ahalik eta modu efizienteenean garatzeko asmoarekin. Ikus, gainera…