Estatistikan, erroreak eta hondarrak balio zehatzekiko desbideratzeak adierazten dituzten terminoak dira, esanahi desberdinekin.
Errorea (ingelesez, error), batzuetan perturbazioa ere deitua, behatutako balio batek egiazko balio bati buruz duen desbideratzea da, egiazko balio hori ezaguna edo ezezaguna izanik: adibidez, neurketa tresna bat ongi kalibratuta dagoela adieraztean, ez dugu esan nahi jasotako neurketa zehatzak beti 0 izango direnik, 0 batezbestekoa izango dutela baizik (egiazko balioa ezaguna da kasu honetan); lantegi bateko eguneko
ekoizpenak aldakorrak dira, eta beraz
batez besteko ekoizpenari buruz
errorea dute (hemen egiazko balioa ezezaguna da, parametro estatistiko bat alegia).
Hondarra (ingelesez, residual) berriz, behatutako balio batek balio horri buruz egindako aurresanarekin duen desbideratzea da. Adibidez, lantegi bateko egun bateko ekoizpenari buruz 400 unitateko aurresana egin bada, eta egiazko ekoizpena 450 bada, hondarra 450-400=50 da. Teknika estatistikoen helburua aurresanak egitea da askotan, eta hondar karratuen batura lortutako emaitzen ontasuna neurtzeko erabiltzen da, eta hondar karratu txikienak aurresanak zehazteko irizpidetzat hartzen da, bereziki erregresio analisian.
Loturiko artikuluak
Agregazioa eta desagregazioaDatuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Estatistika (definizioa)Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…