Robert Mertonen arabera, erritualismoa gizartean pairatzen den tentsio soziala (desberdintasun ekonomikoak, mugikortasun sozialerako oztopoak, ...) bideratzeko gizabanakoek izaten duten erreakzio-mota negatiboa da. Erritualismoaren araberako jakabidean, gizabanakoek bertan behera utzi edo mugatu egiten dituzte gizarteak sustatzen dituen helburuak (dirua irabaztea, etxea eta autoa edukitzea, ...), haiek lortzeko zailtasuna edo ezintasuna ikusita, baina aldi berean helburu horiekin batera eraturiko arau instituzionalak errespetatzen dituztenean, errituak balira bezala, eta horrela sistema sozialaren partaide izaten jarraitzen dute. Tentsio sozialari aurre egiteko erreakzioen artean, erritualismoa samurrena dela esan daiteke, besteak izanik uzkurtasuna eta matxinada.
Loturiko artikuluak
Geriatria eta geriatrikoaGeriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Errituak (ohikuneak)Errituak (*erritoak), erritualak edo ohikuneak kultura batean burutzen diren ekintza egituratu, finko, errepikatu eta dramatizatuak dira, balio instrumental zuzenik gabe funtzio sinboliko eta adierazkorra dutenak. Terminoa sanskritozko rita…